XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITE - Hemen ez... eta bazirudin, gainera, horretantxe egon zela elkarrengandik apartatzeko sekretua: lo egiteko kontu horretan.

TXARO - Ez... izan ere...

MAITE - Beno, listo, kafea eginda zegon!

Azukrearekin ala azukrerik gabe?

TXARO - Piska bat, gutxi.

MAITE - Zer esaten hasi haiz?

TXARO - Ba... ez... hire aitaren kotxea hor behean ikusi dugula eta...

MAITE - Bai ote?

TXARO - Bai, Pedroren kotxea inondik ere!

MAITE - A, ba, hona ez dun azaldu... oraindik ez behintzat!

TXARO - Ez... horregatik...

Hirurok batera gentozenan, baina hire aitaren kotxea ezagutu dudanean, bada-ezpada ere, beste biei hor beheko tabernan itxaroteko esan zienat!

Badakin, atzoko showa ikusita gero...

MAITE - Ondo egin dun.

Ba, igoal azalduko dun ni klasera eramatera.

Aspaldi truku hori zerabilen.

Zerbait esan edo, behintzat, zerbait eskatu behar didanean, hor agertzen dun goizean goiz ni klasera eramateko aitzakian.

TXARO - Ez zekinat, ba!

Hi, eta ama zer moduz?

MAITE - Ama, beti bezala.

Bart gauean ere hor ibili dun, buelta batera eta buelta bestera...

Egun osoan ez bait da batere nekatzen... esaten zionat...

TXARO - Eta, amona?